XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Eroale isolatuak isolagailuen gainean ipinita egindako kanalizazioak

Eroaleak kalte mekanikorik jasotzen ez dutenean bakarrik erabiltzen da kanalizazio-mota hau; lurretik gutxienez 2`5 mra jarri behar dira.

Eroaleek ezin dute elkar jo; ez eta hormarik ere instalazioan.

Deribazioak, kanalizazio-euskarrien inguruan egin behar dira, junturak zinta isolatzailez isolaturik.

3.59. irudiak airetiko banaketa-linearen isolatzaile-euskarri bat azaltzen digu.

3.59. irudia. Eroale isolatuak isolagailutan.

3.- Tutu babestailetan sarturiko eroale isolatuz egindako kanalizazioak

Kanalizazio-mota hau, hormetan edo goian ezarri daiteke, zuzenki, azaleko muntaian edo landatuta.

Tutuak aukeratzerakoan, kontutan hartu behar da kasu bakoitzean zer eginkizunetarako diren, jartzerako dauden baldintzak eta instalazioa egin behar deneko lokalaren ezaugarriak.

Hauek dira gehien erabiltzen diren tutu-motak:
- Plastikozko tutua;
- Altzairuzko tutua;

Plastikozko tutuz egindako instalazioak.

Tutuen ezaugarriak hauek dira: - Isolatzaile onak izatea.

- Muntaia erraztea.

- Ekonomikoak izatea.